XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta era orokor batez dakitenean eta zerbait egiteko prest egongo liratekenean, bere funtzionamendu, antolamendu, menpekotasun, helburu eta abarren gain erizpide garbiak ez dauzkate.

Bide horretan, asesoratze tekniko lanak ugaritu beharko ditugu, zeren eta kasu konkretuetan egiten den arren, sistematikoki gehiago hedatu beharko da.

Oraingoz hasiak gara, hiriburuetako hiru Udaletxeei zuzendutako Zerbitzu Sozial munizipalei buruzko ihardunaldi teknikoekin.

Ikusiko dugu zer fruitu ematen duten eta nola heda daitezkeen besteetara.

Baina badago beste faktore bat Udaletxe askotako pasibitatean eragin handia duena eta da, esaldia erabiltzerik baldin badago, zerbitzu sozialek ez dutela ondo saltzen.

Lehen aipatu dudan bezala, Udaletxeek finantzaketan ez dute gehiegi begiratu kultura edo kirola bezalako zerbitzu saltzailegoak zirenean.

Gustatuko litzaidake jakitea zenbaterainoko zama suposatzen duten kutxa munizipaleentzat inauguratzen ari diren polikiroldegi eta kultur etxeen ohizko gastuak.

Baina zerbitzu horiek, beharrezkoak izateaz gain ikusgarriak dira, itxurosoak, irudia ematen dutenak.

Ez, ordea, zerbitzu sozialak, batez ere Karitatea edo Benefizentzia bezala ezagutzen direnak, itxuraz, zama bat besterik ez direnak, eta gainera hain errentagarriak ez diren zenbait kolektibotan erabiliak direnak.

Bai, oraindik lan asko egin beharra dago arlo honetan.

Baina esan dezaket legislatura honetako helburu nagusietarik bat, arlo honetan zeresan handia duten hiru Foru Aldundiak bat etorririk, zera da, Komunitate Autonomoan zerbitzu sozialen sare munizipala sortzea, halakotzat erraz ezagutu litekeena.

Eta hor zintzo jokatu behar dugu eta ez pasibitatearen erru guztia Udaletxeei bota, baizik eta onartu beharra dugu Administrazioko beste bi mailek ezinbesteko sektore hau bultzatzen laguntzeko premia; zerbitzu sozialen aldeko laguntza hau aholku eta finantzaketaren bidez emango litzateke.

Sare munizipal on batek elkar lotu egingo luke zerbitzu sozialen multzoa zeinak gaur egun ere gure komunitatean esistitzen diren.

Legeak aldez aurretik ikusitako organo parte-hartzaileen rola

Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluak eta tokian tokiko Lurraldetako Kontseiluak partaidetasun foru bat osatzen dute, non partaide desberdinek, esparru ezberdinetatik etorririk, aukera izango duten bere arazoak eta kezkak bateratzeko.

Nik uste dut lagundu dezaketela hain zuzen ere osotasun kontzeptu bat lortzen, gaur egun erabat zatitua dagoen gai batetan.

Besterik gabe mahai baten inguruan sektore hain ezberdinetako ordezkariak esertzeak izan dezake eragin bateratzaile bat.

Eta alderdi horretan ene ustez Udaletxeek izan behar dute, hain zuzen ere, gaur hain sakabanatua dagoen taldeari kohesioa emango diotenak, zeren zerbitzu guztiak nola edo hala beren eskuetatik pasa beharko bait lukete.

Goiz da oraindik kontseilu horien eragina juzkatzeko, horietako batzuk denbora gutxi bait daramate lanean.

Eta bihotzak ematen dit badagoela halako jakin nahi eta eszeptizismo nahasketa bat beraien eginkizunaz.

Ni ez naiz, hasieratik behintzat eta besterik gabe, horien kontra hasiko.

Batzutan jendearen zalantzak partaideen heterogeneotasunean du oinarria, eta neretzat horixe berori da ahalmenik handiena, zeren horietariko bakoitzak besteari aditu beharko bait dio, lehen, izan ere, beste horri entzuteko oso aukera gutxi izan duelarik.

Hemen azpisektore bakoitzak bere artean hitzegiten du baina gutxitan jartzen da besteekin harremanetan, horrek daraman espezializazio eta bereizgo arriskuarekin.

Kontseiluek harreman eza hori puskatzen eta zerbitzuz osatutako sare bat sortzen laguntzen badute, uste dut lan bikaina egingo dutela.

Karitaterik eskubidetara: Estatu Ongilea

Badirudi herritarraren eskubideak zeintzuk diren ez daukatela argi ez Administrazioak eta ez Gizarteak.

Adibidez hain sarritan agertzen den zahar behartsuaren arazoan, ez da gutxitan botatzen haren zaintzearen erantzunkizuna bere familiaren gain.